top of page

 
kalitate eta freskotasun

Anchor 1

 

     ARANTXA ARRANDEGIAn  60 urteko esperientzia dugu bezero zorrotzenei, Kantabriar itsasoko eta ipar-ekialdeko Atlantiar ozeanoko  (FAO 27 gunea) kalitatezko arrainak eskaintzen.

 

     Amuko LEGATZA  bai egunekoa, baita pintxokoa lantzen dugu  eta BERDEL, ANTXOA eta HEGALUZE sasoi-arrainak  kanpainetan zehar bermatu eta sustatu ere.

 

     Arraina, arrantzaleen kofradiako eta alturako armadoreei LEHEN ENKANTEAN edo PASAIAKO LONJAKO  ekoizle ospetsuenei, aukeratu eta erosi ostean;  ahalik eta azkarren ekartzen dugu Tolosako bihotzera, Tolosako alde zaharreko Arostegieta kalera, gure arrandegira.

 

    Arrandegian, arrain hauek eskaintzen ditugu eta ARANTXAk arretaz eta laztan askorekin, garbitu, moztu eta bezeroaren nahiera txukuntzen ditu.

 

    Honetaz gain, ARANTXA ARRANDEGIAN itsaskiak ere eskaintzen ditugu, bai izoztuak zein freskuak; baita ere bakailao gazitua,  arrain ketua, kontserbak eta zenbait produktu  izoztuak., denak bereziki hautatuak.

 

    ARANTXA ARRANDEGIA  GIPUZKOAKO ARRAIN XEHEKARIEN ELKARTEAko eta GIPUZKOA MERKATARIAKo kide da

 

 Asociación Detallistas de Pescados de Gipuzkoa

ATALAK

 

Adineko pertsoneentzat ESTABLEZIMENDU LAGUNKOIA GARA.

 

Lagunkoiak gara
Pribatutasun politika
bottom of page